Oreka euskal estudioak Egurtek Kongresuari hasiera emango dio. Ekitaldia online burutuko da urriaren 14an eta 15ean

Hitzaldiak eta jardunaldi teknikoak BECetik igorriko dira goizez

Oreka euskal estudioa Egurtek 2020 Kongresuari, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzako Nazioarteko Foroari, hasiera emateko arduraduna izango da zortzigarren edizio berezi honetan. Egurtek-en antolatzaileek, aurten, topaketa online formatuan egitea erabaki dute. Kongresua BECeko auditoriotik igorriko da, foroaren kalitatea eta parte-hartze maila bermatze aldera; izan ere, Estatuko sektoreko erreferente baita. Egurtek 2020ko edukietara sartzea guztiz doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda.

Bilbao Exhibition Centre-kiko hitzordu digitala urriaren 14an eta 15ean izango da, aurrez aurreko edizioan aurreikusita zegoen bezala, eta egun bakoitzean igorpen bat egongo da, goizez. Bloke bakoitzean, Kongresurako programaturiko gaiak landuko dira, hizlari nazionalekin eta atzerritarrekin, baita Jardunaldi Teknikoetarako ere. Gainera, beste eduki komertzial batzuk emango dira, eraikuntzaren eta zurezko diseinuaren sektoreko produktu eta zerbitzuei buruzko nobedadeekin.

https://egurtek.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/oreka-euskal-estudioak-egurtek-kongresuari-hasiera-emango-dio-ekitaldia-online-burutuko-da-urriaren-14an-eta-15ean/

BANATU:

Beste albisteak

Menu
This site is registered on wpml.org as a development site.