Zura eta etxegintza, abantaila ugariko uztarketa Zurezko egituren ingurumen-jasangarritasuna neurtzeko metodologia bat garatu du ikerketa-talde batek

Eraikuntzarako egiturak eta materialak (hormigoia, altzairua eta zura) ikertzen hamar urte daramatza UPV/EHUko IT 781-13 taldeak. Zurari buruzkoa du azken ikerketa, zeinak hau baitio material horri buruz: erresistentzia eta arintasun handikoa dela, eta areagotzen ari dela haren garrantzia eraikuntza-alorrean, berriztagarria delako eta fabrikazio-prozesuan energia gutxi kontsumitzen duelako. Nolanahi dela ere, zurezko egituretan ere hobetu daiteke ingurumen-jasangarritasuna, materialaren eta haren erabilerari buruzko zenbait irizpide kontuan hartuz gero, ikerketak ondorioztatu duenez.

UPV/EHUko IT 781-13 taldeko Mikel Zubizarretak dioenez, abantaila ugari ditu zurak eraikuntza-lanetarako: “Beste material batzuek baino erresistentzia txikiagoa izan arren egituretarako, isolatzaile hobea da (energia-eraginkortasun hobea) eta dentsitate baxuagoa du (pisu txikiagoa egiturak). Horrez gain, berriztagarria da zura —zuhaitzak berriro landatu daitezke eta, gainera, CO2-aren hustubide dira—, eta ugari dugu Euskal Herrian (basoa da EAEko azaleraren % 55, gutxi gorabehera)”.

https://www.ehu.eus/eu/-/n_20150615-madera-y-construccion

BANATU:

Beste albisteak

Menu
This site is registered on wpml.org as a development site.