Inkestetan eta egindako tailerrean jasotako arazo nagusiei erantzun nahirik, baso-/egur-sektorearekin lotutako hezkuntza eta prestakuntzaren eremuan lan egiten duten eragile guztiak koordinatzen dituen sare bat sortu eta dinamizatzen da.
Inkestaren gogoeta eta lanaren eta egindako tailerren ondorioz epe luzera definitzen diren ekintza nagusi eta estrategikoak
Sareak landu behar dituen proiektuen artean, prestakuntza duala enpresetan finkatzearekin eta baso-/egur-sektorearen errealitatea ezagutzera ematearekin zerikusia dutenak daude, eta baita karbono gutxiko ekonomia berdearen garapenari egiten dion ekarpena ere, lehen eta bigarren hezkuntzako zikloetan. Sektorearen inguruko ezagutza eskoletako ikasleen artean haztea lortzeko eta baso-jarduera eta egurraren transformazio-jarduera ezagutzera emateko, ikasgai espezifikoak sortzen ari dira.