BeHS · Baso egur Hezkuntza Sarea

Ezagutza-sare hori sortzeko, ezinbestekoa izan da lantalde bat sortzea Euskadiko baso-/egur-sektorearen prestakuntzan inplikatuta dauden eragile guztiekin, eta, lehenik eta behin, eragile horiek identifikatu eta ordenatzen dituen mapa bat definitzea.

Bigarrenik, sare hori osatzen duten prestakuntza-eragileak eta haien prestakuntza-eskaintza biltzen dituen plataforma bat definitu eta diseinatu behar izan da. Sare horren dinamizaziorako, lankidetza estuan ari gara BioAkademy Finland-ekin, berau arduratzen baita mundu mailan aurrendari eta erreferentea den Global Education Park Joensuu (Finlandia), izeneko Prestakuntza-klusterraren dinamizazioaz.

Fitxetan kontsulta dezakezu, banan-banan, sarea osatzen duten eragileei buruzko informazio espezifikoa.

1 Egindako inkesta

Lehenengo fasean, beharrezkotzat jo zen oraingo egoerari buruzko diagnostiko objektibo bat egitea, Euskadiko baso-/egur-sektorearekin zerikusia duen prestakuntza osoari dagokionez. Horretarako, Talde Operatiboak erabaki zuen tresnarik onena zela inkesta bat egitea sektorearekin lotuta dauden eremu guztietan.

Inkesta horretan, oraingo egoera baloratzeaz gain, lan koordinaturako egon litezkeen bideak esploratu nahi ziren, prestakuntzaren eremu osoan parte hartzen duten eragileek ezarritako helburu nagusiak hobetu eta lortzeko xedez.

Inkestaren konklusioak

Baso-/egur-sektorearen eta jardueraren inguruko pertzepzioa

Inkesten zati orokorrean, interes-talde bakoitzak sektorearen inguruan duen pertzepzioa aztertzen da, eta beraren konklusioetatik guztientzat komunak diren konklusio nagusiak atera ditzakegu:

1 Kudeaketa tekniko egokiarekin, egurraren ekoizpena bateragarria izan daiteke mendiaren beste funtzio batzuekin, hala nola kontserbazioa, biodibertsitatea edo klima-aldaketaren kontrola.

2 Egurra eskuratzea garrantzitsua da; izan ere, bestela galduko liratekeen baliabide berriztagarriak balioesten dira, enplegua eta landa-garapena sustatzen da, baso-suteak prebenitzen dira, eta energia ez berriztagarrien alorrean dagoen kanpo-mendetasuna murrizten da.

3 Zuhaitzak moztea ez da txarra, baldin eta lehengoratzea bermatzen duen baso-kudeaketa jasangarriarekin egiten bada.

4 Egurrezko produktuen erabilera (papera, aulkiak, mahaiak, arkatzak, eta abar) positiboa da baso-kudeaketa jasangarritik etorriz gero.

Prestakuntzaren alorreko lantaldeak prestatutako inkestaren emaitzak identifikatutako interes-taldeei banatu zaizkie:

INTERES-TALDEAK

1. BASO INGENARI TEKNIKOEN ELKARGOA
2. MENDI INGENIARIEN ELKARGOA
3. DBH / BATXILERGOKO IKASLEAK
4. BASOGINTZAKO LHko IKASLEAK / EGURRAREN LHko IKASLEAK
5. ARKITEKTURAKO IKASLEAK
6. INDUSTRIA INGENIARITZAKO IKASLEAK
7. INGENIARITZA KIMIKOKO IKASLEAK
8. DBH / BATXILERGOKO IRAKASLEAK
9. BASOGINTZAREN ETA EGURRAREN LHko IRAKASLEAK
10. ARKITEKTURAKO IRAKASLEAK
11. INDUSTRIA INGENIARITZAKO IRAKASLEAK
12. INGENIARITZA KIMIKOKO IRAKASLEAK
13. EHAEO
14. ENPRESA

Datu interesgarri batzuk

2 Tailerra

BeHSren dinamikaren helburua izan da banakako prestakuntza-ekimenak sustatzen dituzten eragileek ikuspegi globalagoa eta kolaboratiboagoa izatea, sareari esker, zeren hori lagungarria izango da baita sektorearen irudia hobetzeko, etorkizuneko profesionalak ekartzeari begira.
Uztailaren amaieran tailer bat egin zen, BioAkademy Finlandek dinamizatuta, eta bertan gauzatutako lan kolaboratiboari esker hiru lan-ardatz nagusi definitu dira.

Prestakuntza DUALA

Prestakuntza DUALA baso-/egur-sektorean ezartzea.

Prestakuntza-sarea

Baso-/egur-sektorearekin lotutako prestakuntza-eragileak eta horietako bakoitzaren prestakuntza-eskaintza biltzen dituen Prestakuntza-sare bat sortzea.

Gehiago bistaratzea

Baso-/egur-sektorea gehiago bistaratzea, sektore erakargarria izan dadin eta eskaintzen dituen aukera profesionalak ezagutu daitezen.

3 Etorkizuneko proiektuak

Sareak landu behar dituen proiektuen artean, prestakuntza duala enpresetan finkatzearekin eta baso-/egur-sektorearen errealitatea ezagutzera ematearekin zerikusia dutenak daude, eta baita karbono gutxiko ekonomia berdearen garapenari egiten dion ekarpena ere, lehen eta bigarren hezkuntzako zikloetan. Sektorearen inguruko ezagutza eskoletako ikasleen artean haztea lortzeko eta baso-jarduera eta egurraren transformazio-jarduera ezagutzera emateko, ikasgai espezifikoak sortzen ari dira.

Menu
This site is registered on wpml.org as a development site.