Legezko oharra

Baskegur Elkarteak honako lege eta araudietan ezarritako eskakizunak betetzen ditu: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa (DBEO), pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa (DBEDBLO), Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta horiek garatzeko araudiak; eta, xede horretarako, lege-ohar hau sortu du.

Webgunearen titularraren identifikazioa

Baskegur Elkartearen jabetzakoa da besh.eus domeinua.
IFK: G-48.633.598
Helbidea: Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Kanala bidea 103, 2. solairua, 48170, Zamudio, Bizkaia.
Telefonoa: 944 54 30 20
E-maila: info@baskegur.eus
Legezko erantzulea: BASKEGUR ELKARTEA
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago. Erregistro-zenbakia: AS/B/21221/2017
Elkartearen helburu orokorra bazkideen interesak defendatzea da, bai eta Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorea garatzea eta hobetzea ere, hazitik hasi eta produktu eraldatura arte, tokiko baliabide natural eta berriztagarri den aldetik, egurraren aprobetxamendu jasangarrian oinarrituta.
Kontratazioko baldintza orokor hauek 2020-07-17an daude eguneratuta.

Webgunearen xedea

Webgune honek gaur egungo bezeroei eta erabiltzaile berriei eskaintzen dizkien produktu, zerbitzu eta berrikuntzen berri ematea du xede. Webgunera sartzeak erabiltzaile-izaera ematen dizu, eta, beraz, lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituzu. Horregatik, webgunean sartzen zaren bakoitzean, lege-ohar hau irakurtzea gomendatzen dizugu, bertan jasotzen diren baldintzek aldaketak izan baititzakete.
Baskegur Elkarteak eskubidea du web-orri honetako zerbitzua edota edukiak hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, bere kabuz eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
Webgune honetako edukiak informazio komertziala eta korporatiboa eskaintzeko prestatu dira. Baskegur Elkarteak ez du bere gain hartzen eduki horiek edo haien egiazkotasunak hirugarrenei eragin diezaieketen kalte edo galeraren erantzukizuna, ez eta beste webgune batzuetarako esteken bidez zeharka eskuratzen diren edukiei dagokiena ere. besh.eus webgunearen arduradunek ez dute beren gain hartzen, hala gertatuz gero, atarian sar daitezkeen kanpoko esteken gaineko inolako erantzukizunik.
Baskegur Elkartea ez da izango erabiltzaileek edukiak erabiltzeagatik sor daitezkeen kalteen edo galeren erantzule, ez eta indarrean dagoen edozein lege-xedapen urratzeagatik sor daitezkeenena ere

IP helbidea

Webgune honetako zerbitzariek automatikoki antzeman ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinuaren izena. Ordenagailu bat Internetera konektatzen denean automatikoki esleitzen zaion zenbakia da IP helbidea. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da. Ondoren, fitxategi horren bidez, datuak prozesatu ahal izango dira, eta, horrela, neurketa estatistikoak soilik lortuko dira, orrialdeen inprimatze-kopurua, web-zerbitzuetara egindako bisiten kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua eta abar jakiteko.
Horrez gain, webguneko trafikoari buruzko informazioa ematen duten web-analisietarako tresnak eta zerbitzuak erabil daitezkeela jakinarazten da, hala nola Google Analytics.

Jabetza intelektuala eta industriala

Web-orri honetako eduki guztiak, adierazpen gisa eta ez modu exhaustiboan, Baskegur Elkartearen edo haren legezko jabeen jabetzakoak dira, besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak nahiz marka, izen komertzial guztiak edo beste edozein ikur bereizgarri. Horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude, eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko estatuko eta nazioarteko araudiaren babesa dute.

Aplikatzekoak diren legeak

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeak arautzen ditu alderdi guztietan. Edozein gatazka edo desadostasun gertatuz gero, erabiltzaileak berariaz uko egiten dio legokiokeen edozein foruri, eta Zamudioko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jartzen da.

Menu
This site is registered on wpml.org as a development site.