Inkestetan eta egindako tailerrean jasotako arazo nagusiei erantzun nahirik, baso-/egur-sektorearekin lotutako hezkuntza eta prestakuntzaren eremuan lan egiten duten eragile guztiak koordinatzen dituen sare bat sortu eta dinamizatzen da.

Sareak landu behar dituen proiektuen artean, prestakuntza duala enpresetan finkatzearekin eta baso-/egur-sektorearen errealitatea ezagutzera ematearekin zerikusia dutenak daude, eta baita karbono gutxiko ekonomia berdearen garapenari egiten dion ekarpena ere, lehen eta bigarren hezkuntzako zikloetan. Sektorearen inguruko ezagutza eskoletako ikasleen artean haztea lortzeko eta baso-jarduera eta egurraren transformazio-jarduera ezagutzera emateko, ikasgai espezifikoak sortzen ari dira.
Baso-kudeaketa jasangarriaren eremuari eta Euskadiko industria eta egurrarekin ekoiztutako produktuei buruzko material didaktikoa definitu da. Prestakuntza- eta sentsibilizazio-helburu batez, gai hauen ingurukoa: baso-kudeaketa, basoa, berton dauden fauna eta flora, eta Euskadiko Baso-bioekonomia Zirkularraren garapenerako lortzen diren edo lortu daitezkeen produktuak.
Epe laburrera, bi material didaktiko mota egitea proposatzen da, bata irakasleei zuzendua eta bestea gehienbat Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako jarduerekin. Material osoa egiteko, lankidetza-hitzarmen bat lortu da Akitaniako erakundeekin, Akitania Berria eskualdean jadanik prestatu duten eta dinamizatzen ari diren dokumentazioa erreferentzia eta eredutzat hartuta.
Proiektua eta beraren ekintzak bultzatzeko helburua ezarri da, Hezkuntza Sailarentzako Proiektu Berritzaile gisa. Lehen sektoreari lotuta, “BASO EGUR HEZKUNTZA SAREA” sortzearen asmoa da eragile guztiekin koordinatutako ekintzak garatzea, prestakuntzaren eremua berriztatzeko, Euskadiko Baso-bioekonomia Zirkularraren garapenerako.